¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 12 Promedio: 4.9)
Malkoak ere tanta dira,
barneko hodeiek eztanda
egitean sortzen diren tantak.
Min malkoak…
Emozio malkoak…
Poztasun malkoak…
Malkoak ere naufrago dira,
euri jasa baten erdian
bakarrik sentitzen diren
ur-tantak.
Malkoak azken finean,
begi-kolore anitzek jaurtitzen duten tantak dira.
Lur koloretik datozen tantak…
Itsasoko berde-urdinetik datozenak…
Beltzetik…
Zeure begien artetik.
Luis Lizarralde Zu zeu izan zara ekaitzaren arrantzale, “lehorreko” marineleta bidaide. Sorosleak zeure esanetan zaintzaile, piratakekaitzaren aurrean trebe eta irudia bera izan daitekealtxor eder baten asmatzaile. Zergatik ez? Begirada batean
Hemengo lurrak maite du xirimiria; erritmo pausatuan zerutik jauzi eta loreetan atseden hartzen duten “ur-kanika” perfektu-inperfektuak bere magalean izatea. Tanttak izan ohi dira Euskal Herriko kantak, intentsitate ezberdinean datozen ur-
Itsasoaren aurrean patxadaz jarri zara. Olatuen kulunka lasai horretan galdu da zure begirada; eguzkiaren misterio argituan pausatu da pentsamenduaren sugarra. Umore puntuarekin ohartu zara txirrindako gurpilen formak ez duela