Lautan hogei ainera xiberuarat

Atal honetan irakurriko duzun olerkia, niretzat nire izateak sortu duen bereziena da. Xiberutarrez dago idatzia.Mendikotan izan nintzen euskalki hori buruz lehen zertzeladak ikasten.

Olerkia pandemia garaian sortu nuen; Manu Gojenolak (bizkaitarra bera) zuzendu eta lagundu zidan.

Euskalki politak ditu Herri honek, baina espezialena (zailena karkarkar) xiberutarra dela uste dut.

Olerkia blogean publikatu ostean, baratzean jardunean ari nintzela, enara kuadrilla bat jarri zen goran libre hegan. Patua ote?

Dagün urtera arte heben izanen gira,

bedatsaren etorrerarekin Auñamendiko

zonbait lekütan hartüren gütützü..

Züei so egoiteko,

hegaldietako mezüen aidürü…

Hobekixetan libertateari aize haboro

emaiteko…

…Dagün urteko primaderan…

 

Ahüzkiko ostatü aitzinean kinperrezgora

jarri hiz…

Lürraldeaz eta üskaraz xehertazün zonbait

emaiteko…

 

Baliatüriko elhe bakotxak kültura du

indartü, beti ebilka dabilen hizkuntz

zaharrak tanpez zelüa dü berritü…

 

Isiltarzüna senditzen den sorhoan nihur

ere ez da oldartü…

Nihun ere aranotsa entzün…

Soilik isiltarzüna lagun…

Hegaldi bateko ainerak erraiten deikü:

ttotto izanik aizepaile hiz, har ezazü

askatasün txoriaren hegoa…

Oroizü LIBERTATEAREN GOGOA.

 

…Pirineotako zelaietan…

…LAUROGEI ENARA SORLEKÜALAT…

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 4 Promedio: 5)

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post

MalkoakMalkoak

Malkoak ere tanta dira,barneko hodeiek eztandaegitean sortzen diren tantak. Min malkoak…Emozio malkoak…Poztasun malkoak… Malkoak ere naufrago dira,euri jasa baten erdianbakarrik sentitzen direnur-tantak. Malkoak azken finean,begi-kolore anitzek jaurtitzen duten tantak dira.

NenúfarNenúfar

Es lunes y los peces se esconden bajo las hojas de los nenufares, parece que pretenden esquivar el devenir de la semana. Asoman de vez en cuando pero vuelven a