¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 12 Promedio: 4.9)
Malkoak ere tanta dira,
barneko hodeiek eztanda
egitean sortzen diren tantak.
Min malkoak…
Emozio malkoak…
Poztasun malkoak…
Malkoak ere naufrago dira,
euri jasa baten erdian
bakarrik sentitzen diren
ur-tantak.
Malkoak azken finean,
begi-kolore anitzek jaurtitzen duten tantak dira.
Lur koloretik datozen tantak…
Itsasoko berde-urdinetik datozenak…
Beltzetik…
Zeure begien artetik.
¡Haz clic para puntuar esta entrada! (Votos: 1 Promedio: 5)
Ilargia kateatuta geratu da farolaren kaiolan; lotuta armiarma sarearen laberintoan. Zure burua kaiola barruan imaginatu duzu. Hortxe kokatuta, libertatearen mitoan murgilduta. Askatasunaren laberintoaren hitoan pentsatu duzu. “Moonlight shadow” horren
Hemengo lurrak maite du xirimiria; erritmo pausatuan zerutik jauzi eta loreetan atseden hartzen duten “ur-kanika” perfektu-inperfektuak bere magalean izatea. Tanttak izan ohi dira Euskal Herriko kantak, intentsitate ezberdinean datozen ur-