Bakarrizketaren partitura

Bakarrizketan zabiltza zure barneko

kontuekin; elkarrizketan zure argazki-

kamerarekin. Bakarrizketan nabil nire

barruko olatu txiki eta handiekin;

elkarrizketan aparrak ur-ertzean uzten

duen aztarnekin.

 

Itsasoaren aurrean angelu ezberdinetatik

parez-pare jarri gara. Hiru perspektiba

desberdin, hiru espektatiba berdin. Hiru

izate bizitza kontenplatiboaren gidoietan

denbora batez nabigatzen.

 

Perspektiben arteko nahasteak, elkartze

eta urruntzeak.Bakoitzaren pertzepzioak

hartzen duen norabideaz hausnartzeak.

Espektatibak bizitzen dituen trantzeak.

Irudi eta hizkien arteko pasio

metaforikoen loratzeak.

 

Orekaren itsaso zabalean erortzen,

zutitzen eta igeri egiten ikasi omen

genuen.

Inspirazioak interpelatu zaitu, interpelatu

gaitu. Argazkiak eta hitzak. Instanteak

eta letren kontrasteak.Sormenak sortzen

dituen debateak. Irekitzen dituen ateak.

 

Eta bat-batean, lanbro artean, hor da

partiturako nota bereziaren emaitza…


Egunsenti perfektu bilakatzen diren

bihotz-taupaden esnatzea. Begiak ireki

eta:KLIK!

 

Klik horretan, bakarrizketa orekatuaren

partitura geratzen da ixilik. Zergatik ote?

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 1 Promedio: 5)

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post

NenúfarNenúfar

Es lunes y los peces se esconden bajo las hojas de los nenufares, parece que pretenden esquivar el devenir de la semana. Asoman de vez en cuando pero vuelven a