Kulunkaren isiltasuna

Itsasoaren aurrean patxadaz jarri zara.

Olatuen kulunka lasai horretan galdu da

zure begirada; eguzkiaren misterio

argituan pausatu da pentsamenduaren

sugarra.

 

Umore puntuarekin ohartu zara

txirrindako gurpilen formak ez duela

eguzki borobilaren perfekzioa gainditzen.

Agian inperfekzioaren kulunkan bizi nahi

dute, besterik gabe. Hautu bat.

 

Bizitzaren gurpilak, metafora horretan

pausatu zara, zeresan handia du

pertsonon ibilbidean. Zenbat bira ematen

dituen bizitzak, zenbat buelta eman

behar duten ume karritoko gurpilek umea

lokartzeko. Zenbat tira-bira hausnarketa

pertsonalak aukeraketa egokiena

egiteko?

 

Txirrinda gainean 130 kilometro edo

aukeraketa pertsonala egitea baina

zailagoa agian umearekin asmatzea. Zer

da erraza?Zer da zaila?

Sinplea dena askotan konplexu

bilakatzen da, baina konplexutasunari

sinpletasunez erantzutea bertute

bilakatzen da.

 

Umeak, egunsentia ikusita, besoetan

kulunkan hartu du lo; karritoa hutsik da.

Modan dauden binilo horren ordez

itsasoko doinua du fondoan entzungai.

 

Bakarrizketaren partiturak ere bere tokia

bilatu behar du bizitzaren gurpil

horretan. Izate baten katea askotan

kateatzen da, beste batzuetan eten

egiten da. Mundu konplexu honetan

esentziaren sinpletasunean kulunkatzea

askotan erronka latza bilakatzen delaren

sentsazioa duzu.

 

Egunsentiaren laburmetraia amaitu

da,Lauaxetaren “Loreak eta eguzkia”

izeneko olerkia etorri zaizu burura: “(…)

Kulunka ona, kulunka ara gustijak pozik

egozan berotara (…)”. Besterik gabe,

krema asko eman nahigabeko lokuluxka-

kulunka horietan ez erretzeko eta asko

gozatu udako egunsenti horietaz.

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 4 Promedio: 4.8)

2 comentarios sobre «Kulunkaren isiltasuna»

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post

MalkoakMalkoak

Malkoak ere tanta dira,barneko hodeiek eztandaegitean sortzen diren tantak. Min malkoak…Emozio malkoak…Poztasun malkoak… Malkoak ere naufrago dira,euri jasa baten erdianbakarrik sentitzen direnur-tantak. Malkoak azken finean,begi-kolore anitzek jaurtitzen duten tantak dira.

Ilargiaren kaiolaIlargiaren kaiola

Ilargia kateatuta geratu da farolaren kaiolan; lotuta armiarma sarearen laberintoan. Zure burua kaiola barruan imaginatu duzu. Hortxe kokatuta, libertatearen mitoan murgilduta.   Askatasunaren laberintoaren hitoan pentsatu duzu. “Moonlight shadow” horren