¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 2 Promedio: 5)
Efimeroaren edertasunari begira amesten
dut maiz. Ilargia beti izan da berezitasun
horren gordailu. Denbora eta egutegiaren
ordenagailu naturala.
Pertsona baten ziklo bitalean ilargia da
elementala. Bere distirak ukitzen du
baten alderdi sentimentala.
Gau beltzetako ilargi beteak betetzen
nau. Gaitzak eklipsatzen ditu eta izaki
mitologikoak adoratu.
Plazer hutsa da belardian patxadaz etzan
eta ilargia eskuekin ukitzen dela sinistea
edo hegazkinak ilargia lapurtu nahi duela
imaginatzea. Umetan ilargira eskailera
luze baten laguntzaz iristea posible zela
sinistu nuen.
Ilargi amandrea da amets guztien jakitun
bakarra. Sekretu eta eternitatearen
utopiak deszifratzen dituen
misterio argitu gabea.
Urte baten azkeneko urtaroa udazkena omen.Beti da azkena, eta pozik bizi da orbelak sortzen duen manta horretatik soffing deritzogun hori parajeekin eginez. Telebistako mandorik ez da bertan, naturan dena