Ilargira hegan

Efimeroaren edertasunari begira amesten

dut maiz. Ilargia beti izan da berezitasun

horren gordailu. Denbora eta egutegiaren

ordenagailu naturala.

 

Pertsona baten ziklo bitalean ilargia da

elementala. Bere distirak ukitzen du

baten alderdi sentimentala.

 

Gau beltzetako ilargi beteak betetzen

nau. Gaitzak eklipsatzen ditu eta izaki

mitologikoak adoratu.

 

Plazer hutsa da belardian patxadaz etzan

eta ilargia eskuekin ukitzen dela sinistea

edo hegazkinak ilargia lapurtu nahi duela

imaginatzea. Umetan ilargira eskailera

luze baten laguntzaz iristea posible zela

sinistu nuen.

 

Ilargi amandrea da amets guztien jakitun

bakarra. Sekretu eta eternitatearen

utopiak deszifratzen dituen

misterio argitu gabea.

 

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 2 Promedio: 5)

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Related Post