Udarari kenketa aplikatuz gero, emaitza udazken?

Urte baten azkeneko urtaroa udazkena

omen.Beti da azkena, eta pozik bizi da

orbelak sortzen duen manta horretatik

soffing deritzogun hori parajeekin eginez.

 

Telebistako mandorik ez da bertan,

naturan dena da erritmiko. Dena

dinamiko. Berak ezartzen du timing hori.

Sortzen ditu kanalak, serieak eta

dokumentalak. Pelikula erromantiko eta

traszendentalak. Askatasunaren nahiak

eta dramak.

 

Utopiaren kanalean pentsatu duzu.

Momentu horretantxe jauzi da

gaztainondo batetik hostoa. Aspaldiko

partez, gaztainadi heldu batek osatzen

duen baso autoktono batean zaude.

Tamalez, gutxi geratzen dira.

 

Gaztainak buruan jo dizu. Eskerrak jo

dizun. Orduan hasi baitzara serio

pentsatzen, sakon. Marketing erraza eta

postureoa albo batera utziz.

 

Gaztainaren kultura, baso autoktonoen

garrantzia eta erresilientzia…

 

Eskura duzun lursailean kultura hori

txertatu nahi duzula erabaki duzu.

Gaztainondoak landatu eta gaztainekin

errezeta hanitx egin.

 

Gaztainaren kultura eta tradizioari zio

berri bat eman. Abenturazko pelikula

baten hasiera izan daiteke, serie baten

lehen kapitulua…

 

Bati dagokio kanalaren hautua.

¡Haz clic para puntuar esta entrada!
(Votos: 2 Promedio: 5)

Añadir comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *